XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bizitzearen paradoxak! Nahita ere, egia esan, ezin genduan ezer egin haren alde, geure samea soka bategaz inguratuta ikusi gura ez bagenduan, jakina.

Zohizko gainaldera igon genduan.

Diego itxaroten genduan, urduri samar.

Berehalan, igoaldi errez bat eginda, ganbara moduko gelan sartu ginan.

Teilatu ondoan egoan, eta baxua zan oso, hain baxua eta makurtuta ibili behar izan genduan.

Baserriaren epeltasuna laztan bat lez izan zan guretzat.

Ondo samar hornituta egoan, bestalde, negualdiari aurre egiteko.

Linternearen argiak gaztaina eta intxaur ugari jarri euskuzan begi-bistan.

Aurrera jarraitu aurretik sakelak bete genduzan.

Ganbarea zeharkatu genduan beheko solairura eroango ginduzan aterantz.

Kontu handiz zabaldu arren, ate zaharrak egin eban kirrinkeak bihotza airean jarri euskun.

Arnaseari eutsiz geratu ginan hirurok.